jueves, 1 de marzo de 2018

EBALUAZIOA 


Ikastaroa hau aukeratu nuen hasieratik  espazioak eta antolaketakeari buruzko galdera asko nituelako. Txokoak antolatu gelan? Zeintzuk? Irekiak ala itxiak?

Askotan ez dugu planteatzen eta aurreko ikasturteko gelako antolakuntza hartu eta kurtso berriari hasiera ematen diogu.Baina gero eta gehiago metologia eta antolakuntza berriei buruz entzuten dugu, haien onurak zeintzuk diren dakizkigu, baina nola aurrera eraman?Nondik hasi?

Teoria aldetik errez lortzen dugu, baina askoz baliogarria da beste lankideen esperientziak ezagutzea eta elkartrukea egitea eta ikastaro honek ahalbidetu digu.

Ikastaroak  hausnarketarako balio izan dit, nire lan egiteko era eta nire gelako antolakuntza beste ikuspegi batetik ikusi dut eta batez ere baliogarriena  beste eskolako antolakuntza motak ezagutzea izan da eta hauen zergatia ulertzea.

Ordezko moduan gela desberdinetan sartu izan naiz, antolakuntza desberdinak ikusi ditut,  baina horren helburua  eta zeintzua zein den ulertu barik. Ikastaro honen bidez, aldiz, beste modu batean ulertu ditut.
Hurrengo kurtsoari begira seguru nago ikastaro honetan ikasitakoa eta irakurritakoa isladatuko dudala gelan eta ziklo bileretan honen berri emateko prest nago. Esan beharra dago, oso zaila dela gelatiko kanpoko espazioak eta antolaketak aldatzea urteak badaramatzate modu horretan lanean,  baina ez dut eutsiko!


Mila esker,

HAUSNARKETATIK EKINTZARA

HAUSNARKETATIK EKINTZARA



Lehenengo eta behin, esan beharra dut pozik nagoela gelan ditugun txokoekin beraz mantendu egingo ditugu. Gela bera ere espazio zabala da, non umeak libreki aukeratzen dute nora joan inolako errotaziorik gabe. 

Hala ere, ikastaro honetan oso ideia interesgarriak hartu ditut espazioaren antolaketari begira eta egia da, gure eskolan espazio desberdinak sustatu beharrean mailaka 2 gela daudenez , kurtso hasieran bietan espazio berdinak , material antzekoarekin eta jarduera berdinak egotea adostu genuela eta nire ustez ez dauka inolako zentzurik eta gela antolatzeko modu hau aldatu beharko litzateke. 

Gure 3 urteko gelen barruan gainera, ate bat daukagu elkar komunikatzeko . Ate hau aprobetxatu beharrean espazio desberdinak antolatzen ( adibidez jolas sinbolikoa eta arte txokoa gela batean eta bestean eraikuntza eta esperimentazio txokoa .. ) bi geletan txoko berdinak errepikatzen ditugu. 

Beste aldetik, nahiz eta gela barruan ditudan txokoak umeentzako aproposak iruditzen zaizkidan arren, beti daude hobetu ahal diren gauzatxoak eta hauexek dira pentsatu ditudan aldaketak: 

Orokorrean gela zabala daukadan arren, horma guztiak armairuz beteta daude. Batzuk erabilgarriak dira txokoen arteko bereizketa egiteko, materiala gordetzeko... beste batzuk espazioa kentzen digute . Gela garbiagoa egongo bazen, ez litzateke hainbeste estimulaziorik egongo eta umeek atentzio gehiago prestatuko zuketeen aurrean daukaten materialei. 
 1.- JOKU SINBOLIKOA dagoen espazioan, material gehiegi daukagula iruditzen zait (Egurrezko supermerkatua, sukaldeko tresnak , mahai bat, etxe bat ). Baina, oihalezko trapuak, mozorroak edo ispiluak eta antzezteko toki bat falta zaigula iruditzen zait, irudimena sustatzeko. 

 2.-MATERIALEI dagokienez, gelan ahal izanez gero, guk prestatutako materialekin jolasten dute umeek . Adibidez jolas txokoan erositako puzzleak egin beharrean, Montesorriren metodología jarraituz guk antolatuako bandejak eskeintzen dizkiegu eta proiektuaren arabera bagoaz hauek aldatzen. Gainera eraikuntza txokoan plastikozko materialak ( kotxeak…) material naturalez egindakoengatik ordezkatu beharko lirateke (eraikuntza txokoan egurrezko material kapla materiala adibidez, eta kotxeen eta trenen materialen gabriketa) 

 3. -Bestetik, sormen eta jolas txokoetan mahai handiak daude 6-7 aulkiekin umeak bertan materialekin jolasteko, hala ere, antolaketa horrek espazioa kentzen duen heinean taldeko lana bultzatzen du eta bakarko lana eragozten du. Ume batek bandeja batekin lan egin nahi badu, taldeko mahiara eramaten duenean besteak nahitanahiez sartzen dira berarekin jolastera. Ondo egongo litzateke mahai txikiagoak izatea eta elkartzeko edo banatzeko aukera izatea edo hobeagoa , mahairik ez, espazioa lortuz eta alfombrak modukoak izatea lurrean lan egiteko. 

4.- Maila bereko haurren arteko harremana estuagotzeko asmoz, urte biko haurrak, pasabidean dagoen espazio amankomun batean ikasturtean zehar gelaka egiten diren ekintza puntualak elkarrekin egitea pentsatu dugu, besteak beste euskararen egunerako murala, erasoen kontra murala...horrela haurrek beste gelakoekin batera hartuemonetan aritzeko aukera izango dutelarik. 

Ikastaro honetatik ideia on asko atera dira eta nire eskolara egokienak eramatea saiatuko naiz!

lunes, 12 de febrero de 2018

DAFOA




Oraingoan hausnarketa egin behar dugu, horretarako DAFO tresna  erabili dut.
Hona hemen nirea:


DAFOA

                INDARGUNEAK

-Zuzendaritza taldea malgua da. Askatasuna ematen digu tutoreei gelako antolamendua aukeratzeko.

-Irakasleriaren gehiengoaren jarrera gogotsua.

-Giro ezinhobea eskolan.

-Beste urteetan egindakoa eredu da baina aukera dago baita ere moldaketak egiteko

-Gurasoak eskola bizitzan oso inplikatuak. Ampa-koak eskola barruan kokatutak daude eta harreman zuzena daukate irakaslegoarekin.


AHULEZIAK

- Eskola fisikoki oso handia da eta eraikina  bakarra izan arren eta pasabide baten bitartez dena lotuta egon arren, bi eraikin desberdin egongo balira bezala jokatzen dugu, pasabideko alde batean lehen hekuntza eta zuzendaritza taldea eta pasabideko beste aldean, haur hezkuntza. Azpi solairuak egoteak jantokira eta psikomotrizitate gelara joateko ere ez du laguntzen.

- Patio oso  zabala baina aterpetxe gutxi  euria egiten duenerako,  haur hezkunzta eta lehen hezkuntza lehengo zikloa batera daude patio orduan.

- Irakasle gutxi batzuen motibazio falta

-“Potenteak” diren geletan laguntza falta.
AUKERA

-Gelako espazioen berrantolaketa egiteko aukera.

- Ingurune ona.

- Formakuntza saioak aberasgarriak egiteko aukera berritzegunetik partetik.

-Irakasle batzuengan aldaketarako grina piztu da.
ARRISKUAK

- Udaletxea ez dago prest eskola eraikinean dirurik inbertitzeko. (Patioaren aterpea)